1. Targazki rallyaren emaitzak

Gure lehenego rally honetan 62 partaide izan ditugu. Argazkien 5 gaiak euskal abesti ezagunekin loturik egon dira. Parte hartzaileak, abesti hauen letrarekin inspiratutako argazkiak atera behar izan dituzte eta bakoitzaren irudimena ta inprobisazioa garrantzitsuak izan dira.

Gaien abestiak hauek izan dira: Lau teilatu, Txoriak txori, Artillero dale fuego, Ixil ixilik dago eta Maritxu nora zoaz.

Rally-aren irabazlea Josu Altzelai legazpiarra izan da. Bigarren saria Gorka Gomez-ek eraman du eta hirugarren saria Eneko Bilbao-k. Bertako argazkilariaren saria, Ruben Caceres (Targazkiko kidea) izan da.

Emaitza guztiak eta saridunen argazkiak Herriz Herri webguneko link honetan ikusi ditzakezue:

LINK-A

Sari banaketa abenduaren 13-an egingo da Tolosako Kultur Etxean arratsaldeko 19:00-tan. Bertan, aurkeztutako argazki guztien proiekzioa ere egingo da.

Josu Altzelai-ren «Txoriak txori» gaiaren argazkia.

Deja un comentario