Muskildi
Zuberoako Euskal lurretan, inauteriei hasiera eman diete. Urtero herri bat hautatua izaten da, eta herri hartako gazteek Maskarada prestatu, antzeztu eta dantzatu egiten dute. Gero igandero-igandero Zuberoako herrietan zehar antzezten dute.
2016 urtean Muskildin izan da.
Goizean «barrikada» izeneko antzez lana egiten dute herrian zehar. Hau da, gazteak herrian sartu nahi dute, eta bertakoek barrikaden bidartez bidea hitsi egiten diete, barrikada hauek, dantza eta umorearen bidez gainditzen dira.
- Marexalen ofizioa. Marexalak ferratzaileak dira. Zamalzaina ferratu behar dute. Lehenengo hanka bat ferratzen diote, eta orduan zamaltzaina herrenka ibiliko da. Bi hankak ferratu ondotik, jauzi harrigarriak egingo ditu.
- Khestuen ofizioa. Zikiritzaileak dira kerestuak. Beraien egitekoa zamaltzaina zikiratzea da. Nagusiak morroiari agintzen dio lana, baina honek ez du lortzen, eta beraz, Pitxuri egiten dio enkargua (Hou Pitxu, houuu!!!). Pitxuk kantiniersa harrapatzen du zamaltzaina beharrean, eta burua gonapean sartzerakoan ohartzen da hor ez dagoela zer zirikaturik. Azkenean kerestu morroiak zikiratzen du Zamalzaina.
- Xorrotxen ofizioa. Txorrotxek Jaunaren ezpata zorroztu behar dute. Morroiak ez du jaunaren ezpata zorroztea lortzen. Pitxu kontratatu eta hau saiatzen da, baina alperrik, eta azkenean morroiak egiten du lana, eta nagusiarekin batera kantatuz bukatzen dute ofizioa.
- Buhameen ofizioa. Buhameak Ijito moztaileek dira, hegoaldean «motsailak» moduan ezagutuak, lanbidez zaldien ilea mozten zutenak. Ezpata-dantza bat ematen dute eta Buhame Jaunak bere manhamentiak edo phedikua (hitzaldia) egiten du. Buhame jaunak ijitoen erregetzat du bere burua. Nomadak dira eta mundu osoan bidaiatu ondoren iritsi dira Zuberoara, eta beraz, pasatu dituen lurraldeetan ikusitako kontuak esaten ditu.
- Kauterek ofizioa. Kauterak ijitoak dira baita ere, baina kalderash (kaldereroak) taldekoak. Pertza eta lapiko konpontzaileak beraz. Beraien dantza berezia egiten dute eta Kabana Handiak bere predikua egiten du. Jaunak enkargatzen dien pertza konpontzea, eta hori eginik, ordaineko dirua bota eta dirua hartzeko zalapartan Pitxu hilik suertatzen da. Kabanak bere testamentua irakurtzen du. Bedeziak (medikuak) ebakuntza larria egin eta Pitxu berpizten egiten du.