Herriz Herri 2024 liga

Aurtengo Herriz Herri argazki rally-en liga amaitu da eta emaitzak publikatu berri dira Herriz Herri-ko web gunean. LINK-A

14 herri ezberdinetan ospatu dira aurtengo ligako rallyak. Guztira 259 argazkilari ezberdinek parte hartu dute gutxienez ligako rally-ren batean. Guzti horietatik, 54 argazkilarik gutxienez 7 rally-tan parte hartu dute. Ligaren sailkapen orokorrean, parte hartzaile bakoitzaren 7 puntuaketa altuenak soilik kontatzen dira.

Aurtengo ligaren irabazlea Gorka Gomez legazpiarra izan da. Targazki-ko kide batzuk ere parte hartu dute ligan eta aipagarria da lehenengo 20 argazkilari hoberen artean 3 Targazki-ko kide egon direla. Aipamen berezia Ruben Caceres-en 8. postuarentzat.

Rally guztietan hamaiketako bat egiten da, ta honek ere sari berezi bat dauka. Aurten Soraluze-ko hamaiketakoa izan da irabazlea.

Argazkilaritza gustoko duen edonorri gomendatzen diogu bai Targazki elkartera gerturatzera ta baita argazki rally-etan parte hartzera ere. Giro onean argazkilaritzaz gozatu eta ikasteko.

Liga-ko azken rally-an parte hartu duten Targazki-ko kideak (Soraluze)

Deja un comentario