Sari banaketa – Targazki rallya 2024

Atzo ostirala 13-an ospatu genuen I. Targazki rally-aren sari banaketa.

Bertan, lehendabizi argazki guztien proiekzioarekin gozatu genuen. Parte hartzaile guztien argazkiak ikusi ziren ta argazkilari bakoitzak gai bakoitzarekin izan dituen ikuspegi ezberdinak ikustea interesgarria izan zen.

Rally-an parte hartzeko 5 gai ezarri ziren. Gai bakoitza euskal abesti bat izan zen eta argazkilariak abesti horrekin loturiko argazkiak egin behar zituzten. Bai letrarengatik edo baita abestiak trasmititzen duenarengatik.

Abestiak hauek izan ziren: «Lau teilatu», «Txoriak txori», «Artillero dale fuego», «Ixil ixilik dago» eta «Maritxu nora zoaz«.

Gainera sari berezi bat zegoen. Ahalik eta gai gehien elkartzen dituen argazki polit bat lortzea zen erronka. Ez da lan erraza, baina argazkilariak saiatu dira hau ere lortzen.

Argazki guztien bideoa Targazki-ko Youtube-ko kanalean ikusgai egongo da gaurtik aurrera.

Sarituak hauek izan dira:

  1. bilduma onena: Josu Altzelai
  2. bilduma onena: Gorka Gomez
  3. bilduma onena: Eneko Bilbao

Bertako argazkilari onena: Ruben Caceres

Gai bereziaren saria: Joseba Iturbe

Rally hau Euskal Herriko liga batean dago, non urtean zehar hainbat herri ezberdinetan ospatutako rallyak kontutan hartzen diren. Herriz Herri 2024 euskal rallyen liga dagoeneko amaitu da ta informazioa ligaren web gunean aurkitu daiteke:

https://hhargazki.eus/

Sariak
Aurkezpena
Sari berezia
Bertako saria
3. Saria
2. Saria
1. Saria
Sarituak

Deja un comentario