Argizaiola Argazki Lehiaketako lan onenen erakusketa, Aranburu Jauregian. Azken egunak!

‘Argizaiola’ Argazki Lehiaketako 2024ko lan onenen argazki-erakusketa izango da, urriaren 1etik 18ra Aranburu Jauregian. Euskal Herriko Argazki Taldeen Federazioak antolatzen duen lehiaketa da, sariketa ezberdinetan hobekien sailkatutako euskal argazkilarien lanak biltzen dituena. Targazki elkarteak antolatutako Tolosa Herria da sariketa horietako bat.
Azken egunetan gaude, ez galdu ikusteko aukera!
