Categoría: Berriak
Herriz Herri 2024 liga
Aurtengo Herriz Herri argazki rally-en liga amaitu da eta emaitzak publikatu berri dira Herriz Herri-ko web gunean. LINK-A
14 herri ezberdinetan ospatu dira aurtengo ligako rallyak. Guztira 259 argazkilari ezberdinek parte hartu dute gutxienez ligako rally-ren batean. Guzti horietatik, 54 argazkilarik gutxienez 7 rally-tan parte hartu dute. Ligaren sailkapen orokorrean, parte hartzaile bakoitzaren 7 puntuaketa altuenak soilik kontatzen dira.
Aurtengo ligaren irabazlea Gorka Gomez legazpiarra izan da. Targazki-ko kide batzuk ere parte hartu dute ligan eta aipagarria da lehenengo 20 argazkilari hoberen artean 3 Targazki-ko kide egon direla. Aipamen berezia Ruben Caceres-en 8. postuarentzat.
Rally guztietan hamaiketako bat egiten da, ta honek ere sari berezi bat dauka. Aurten Soraluze-ko hamaiketakoa izan da irabazlea.
Argazkilaritza gustoko duen edonorri gomendatzen diogu bai Targazki elkartera gerturatzera ta baita argazki rally-etan parte hartzera ere. Giro onean argazkilaritzaz gozatu eta ikasteko.
Liga-ko azken rally-an parte hartu duten Targazki-ko kideak (Soraluze)

1. Targazki rallyaren emaitzak
Gure lehenego rally honetan 62 partaide izan ditugu. Argazkien 5 gaiak euskal abesti ezagunekin loturik egon dira. Parte hartzaileak, abesti hauen letrarekin inspiratutako argazkiak atera behar izan dituzte eta bakoitzaren irudimena ta inprobisazioa garrantzitsuak izan dira.
Gaien abestiak hauek izan dira: Lau teilatu, Txoriak txori, Artillero dale fuego, Ixil ixilik dago eta Maritxu nora zoaz.
Rally-aren irabazlea Josu Altzelai legazpiarra izan da. Bigarren saria Gorka Gomez-ek eraman du eta hirugarren saria Eneko Bilbao-k. Bertako argazkilariaren saria, Ruben Caceres (Targazkiko kidea) izan da.
Emaitza guztiak eta saridunen argazkiak Herriz Herri webguneko link honetan ikusi ditzakezue:
Sari banaketa abenduaren 13-an egingo da Tolosako Kultur Etxean arratsaldeko 19:00-tan. Bertan, aurkeztutako argazki guztien proiekzioa ere egingo da.
Josu Altzelai-ren «Txoriak txori» gaiaren argazkia.

Light Painting saioa
Ederki pasatu genuen atzo Juanjo eta bere taldekideekin Light Painting-eko teknikak ikasten eta beraiek ekarritako materialarekin probak egiten.
Eskerrik asko Juanjo eta kultur-etxera bertaratu zen jende guztiari!

Lo pasamos fenomenal ayer con Juanjo y los de su grupo aprendiendo técnicas de Light Painting y haciendo pruebas con el material que trajeron.
¡Damos las gracias tanto a Juanjo como a todo el público que se acercó a la kultur-etxea!








Light Painting hitzaldia azaroaren 19an
Animatu zaitez eta etorri hitzaldira, dohainik eta edonorentzako irekia da. Kultur-etxeko areto nagusian izango da azaroaren 19an arratsaldeko 7:30-tan.
Animate a venir a la charla, es gratuita y abierta a todo el público. Tendrá lugar el 19 de noviembre a las 7:30 de la tarde en la sala principal de la Kultur-etxea.
Larunbatean argazki rallya
Larunbat hontan, azaroak 16, Targazki elkarteak antolatutako argazki rallya ospatuko da Tolosan.
Aurreko publikazioan aipatu bezala, «Herriz Herri» euskal ligaren parte izango da rally hau. Aurten 14 udalerrik parte hartzen dute liga honetan. Dagoeneko aurtengo liga amaitzen ari da, baina oraindik Tolosa ta Soraluzeko rallyak falta dira ospatzeko. Informazio gehiago Herriz Herri-ko web gunean LINK-a.
Edonork parte hartu dezake. Argazkiak ateratzea gustatzen bazaizu, erronka hau gustatuko zaizu. Egunean bertan 5 gai aurkeztuko dira, ta argazkilariek 5 gai horiei buruzko argazkiak atera beharko dituzte goizean zehar. Parte hartzera animatzen zaituztegu.
Tolosako Ataria-n informazioa ikusi dezakezu LINK-a
28 kanalean ikusi dezakezu aurkezpen bideoa:
Este sábado, 16 de noviembre, se celebrará en Tolosa el rally fotográfico organizado por la asociación Targazki.
Como ya se ha mencionado en la anterior publicación, este rally formará parte de la liga vasca «Herriz Herri«. Este año participan 14 municipios en esta liga. Ya está acabando la liga de este año, pero todavía faltan los rallys de Tolosa y Soraluze por celebrar. Más información en la web de Herriz Herri LINK.
Cualquiera puede participar. Si te gusta fotografiar, te gustará este reto. El mismo día se presentarán 5 temas, y los fotógrafos tendrán que fotografiarse sobre estos 5 temas a lo largo de la mañana. Os animamos a participar.
I. Targazki Rallya Tolosan
Targazki elkarteak antolatuta, azaroaren 16-an Tolosan ospatuko degu I. Targazki Rallya.
Argazki rally bat argazkilaritza gustoko duten edozein pertsonentzako esperientzia polita izaten da. Edonork parte hartu dezake argazki kamara batekin. Egunean bertan jartzen diren gai ezberdinekin lortu behar dira argazkiak eta rally-aren amaieran bakoitzak bere argazkiak entregatzen dizkio antolatzaileei. Zuzenean kamararekin ateratako argazkiak dira, argazkiari inungo ediziorik egin gabe.
Gazteentzako ere atal bat egongo da hauek telefono mugikorrarekin parte hartzeko.
Euskal Herrian zehar ospatzen diren hainbat rallyrekin batera, Targazki Rallya ere «Herriz Herri» ligaren barnean sartzen da eta puntuaketak ligarako balioko dute. Hala ere edonork parte hartu dezake, nahiz eta ligako beste rallyetara ez den joan.
Rally-aren oinarriak eta liga-ko web orria hemen daude: LINK

Organizado por la asociación Targazki, el 16 de noviembre se celebrará en Tolosa el I. Rally Targazki.
Un rally fotográfico suele ser una bonita experiencia para cualquier persona a la que le guste la fotografía. Cualquiera puede participar con una cámara de fotos. Hay que conseguir las fotos con los diferentes temas que se ponen el mismo día y al final del rally cada uno entrega sus fotos a los organizadores. Son fotos tomadas directamente con la cámara, sin editarlas en ningún dispositivo.
Para los jóvenes también habrá una sección para participar con el teléfono móvil.
Junto a varios rallys que se celebran por todo Euskal Herria, el Targazki Rally también se incluye dentro de la liga «Herriz Herri» y las puntuaciones servirán para la liga. Sin embargo, cualquiera puede participar, aunque no haya acudido a los otros rallys de la liga.
Las bases del rally y la página web de la liga están en: LINK
Haragi azokaren bideoa
Gure Youtube-ko kanalera igo dugu Maiatzan egin genuen topaketaren bideoa.
Haragi azoka zela aprobetxatuz, Azpeitiako argazkilari elkartea ta Tolosako argazkilari elkarteetako kideak bildu ginen Tolosan zehar argazkiak ateratzeko ta azpeitiarrei gure herria ezagutarazteko.
Ateratako argazkien bilduma bideo honetan elkartu dugu.
Sari banaketa – Entrega de premios TH24
Ekainak 15-ean banatu dira «Tolosa Herria 2024» argazki lehiaketako sariak Targazki elkartearen lokalean.
Bi bideo publikatu ditugu gure Youtube-ko kanalean. Bat sari banaketaren ekitaldiarena ta bestea Tolosako erakuslehioetan jarri diren argazkiena. Irudiko QR-a irakurri dezakezu denden kokapena ezagutzeko.
——————————————————————————————————————————————-
Este sábado 15 de Junio se ha celebrado la entrega de premios del concurso fotográfico «Tolosa Herria 2024» en el local de la asociación Targazki, organizadora del evento.
Hemos publicado 2 videos en nuestro canal de Youtube. Uno del evento de la entrega de premios y otro de las fotografias que se están exponiendo en diferentes escaparates de Tolosa. Podeis leer el QR de la imagen para ver la ubicación de las tiendas.

Sari banaketa – Entrega de premios
Erakusketako argazkiak – Fotografias expuestas
Tolosa Herria 2024 lehiaketaren irabazleak
Atzo izan zen Tolosa Herria 2024 argazki leihaketaren epaitza. Hemen duzue akta. Zorionak irabazleei!
Tolosa herria 2024 epaitzaren akta / acta del concurso Tolosa Herria 2024
Sari banaketa ekainaren 15an izango da, goizeko 12tan Targazkiko lokalean (Emeterio Arrese 2).
Ayer se llevó a cabo el fallo del jurado del concurso fotográfico Tolosa Herria en su edición de 2024. Esta es el acta. ¡Enhorabuena a los ganadores!
La entrega de premios será el día 15 de junio a las 12 de la mañana, en el local de Targazki (Emeterio Arrese 2).









Tolosaldeko txapelduna: Josema Dieguez Rodriguez




Tolosako Haragi Azoka
Aurreko asteburuan «Targazki» Tolosako argazkilari taldea eta Azpeitiko Argazkilari Elkartea, Tolosan elkartu ginen herrian bertan argazkiak ateratzeko. Tolosa hobeto ezagutzeko aukera izan zen azpeitiarrentzat (alde zaharra, zerkausia, udaletxea, topic eta abar) ta gainera Haragi Azoka ikusteko aukera ere izan genuen.
Argazki onenak igoko ditugu gure sare sozialetara @targazki
El pasado fin de semana Targazki y Azpeitiko Argazkilari Elkartea nos juntamos en Tolosa para hacer fotos por el pueblo. Para los azpeitiarras fue una oportunidad de conocer mejor Tolosa (parte vieja, tinglado, ayuntamiento, topic, etc.) y además tuvimos la oportunidad de ver la Feria de la Carne.
Iremos publicando nuestras mejores fotos en redes sociales @targazki








